XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilboko egonaldia bukaturik Orexara doa bizitzera eta, batipat, , hots, Euskaldunak poema idaztera: , aitortzen dio Nikolak arrebari, hango bakartasunezko bizitza, otoitzaldi eta arimaren gainezkaldi ugariak gogoan dituela.

Bakarzaletasun hau nonahi ageri da liburu honetan: bakartasunean bizitzeko aukerakoa da Orexa eta hango Espuru mendia, Ameriketako Berraondo eta Bolibiako zabaldia (), eta, ordura arteko bakar-bizitza guztia aski ez duela (8) Gure - A. Baztarrikaren hitzez esateko - El Salvador-ko Zaragozako Miramar etxeko bakartasunean idatzi zituen, aldez behintzat, solasaldi hauek. Hona nola dakarren Andima Ibiñagabeitiak hango bakar-bizitzaren pintura: (Orixe (Omenaldi, 111 h.), dago Nikola bere azken urteak bazter batean gorderik emateko, Tabor bezalako mendi gain batean txabola bat eginik.

Bakartasuna beti... ez bakardadea, jakina, egokiera duen aldioro bere bizi guziko eta are bizi aurreko eta bizi ondoko Maitearekin elkarturik dagoenez gero.

Denboraldi honetan osatzen ere du, Lizardi adiskidearen eragitez, Barne-muinetan Mistikazko poema liburua, eta, honezaz gainera, Espuru gainean artzain jantzian agertzen zaion Elias profetaren argia lagun duela, gure solasaldi hauetan tratatzen diren gai nagusien gainean idazten hasten da, III atalean kontatzen denez. .

Gerra denborako gertakari lazgarriekin eta gerraren aitzin-gibelekiko eta gerrari buruzko azterketa eta iritziekin osatzen du liburu honetako IV atala, Gipuzko-Nafarroetan ikusi zuen Ipernua: (...).